XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NON DAGOZ NIRE ARDIAK?

Negua hasia zan. Baetozan denboraldi hotzak. Otsailaren lehena hasi barria. Baltzola bidean egoan auzoan, Txoritxe izenekoan, Errota zahar baserrian bizi zan Unai.

Txala urte osoan loditu eben eta gaur beronen hilketa eguna da.

Unaik ez eukan ha ikusteko gogorik eta txakurragaz Baltzola ingurura abiatu zan, bertan eukazan ardiak eta.

Bide ha ez eban lehenengoz egiten, egunero ikastolatik urten eta bazkal aurretik joaten zan eta.

Bidea luzea zan, baina ederra.

Bajoian Unai txakurragaz, Bargundin, baserri baten parean egoan iturrian, ur tragu bat edan eta aurrera. Ez zan asko falta. Artaun eta Oba ikusten ziran eguneroko bide haretatik.

San Lontxoko ermitara heldu zan mezea amaitu barria zanean. Inguruko baserrietako andra-gizonak han egozan kontu kontetan.

- Hombre, etorri jaku gure Unai be! Berakatza baino finagoa da gero! -esan eban Juanitak.

- Bai, banator ardiei begi bat botaten. Ah, Juanita, amak bihar goizean gure etxetik pasetako esan deust.

- Bai pasatuko naz, umea.

- Bueno ba, agur, banoa eta.

Bide osoan txistu eta txistu joian, Baltzola ganeko larrera heldu arte. Han egozan bere ardiak.